30 martxoa, 2026
“Ibilaldia 1984” kartela. Uribe Kosta. Getxo-Berango
1984ko ekainaren 3an ospatu zan Ibilaldia’84 Getxo – Berangon. 6. Ibilaldi edizio hartako kartela, gero Bizkaiko herri askotatik karabana desbardinetan ibiliko zana, Getxoko Artisten Kolektiboak antolatutako lehiaketa batetik sortu zan.
Landu nuen kartela irabazle izan zan. Diseinuaren mezua honako hau zen:
Egurrezko eskultura bat, txalaparta batez osotua: airean eutsita, Getxoko maparen gainean. Txalapartariaren figurak 7 beso eukazan, Euskal Herriko 7 probintzietako euskeraren bidez batasunerako deia sinbolizatzen eban alegoria bat zan. Euskera txalapartaren soinua lez zabalduko zan.

Kartel huraren erregistroa Sancho el Sabio Vital Fundazioak babestutako Euskal ondare bibliografiko eta dokumentalaren katalogoaan gordetzen da:
“Ibilaldia’84”-a ikastoletako guraso ta euskaltzaleen presentzia eta laguntzari esker lortu zan aurrera eramaten. Parte hartu eben Uribe Kostako Ikastolak hauek izan ziren:
Ander Deuna (Sopela)
Simon Otxandategi (Berango)
Geroa (Getxo)
San Nikolas (Algorta)
Gobela (Areeta)
Altzaga (Leioa)

Egilea Elorriaga Zubiagirre








