31 maiatza, 2026
“Digestio aparatua” liburuaren ilustrazioa
Janire Prieto Elordui, Digestio Aparatuko mediku espezialista eta EHUko Medikuntza Saileko irakasle, “Digestio Aparatua. Patologia orokorra eta endoskopia” lana argitaratu zuen.
Lan honetan ilustratzaile moduan parte hartu neban, nire ezagutza medikuak eta artistikoak batuz. Helburua ikuspegi didaktikoa indartzea izan zan, diseinu argi, zehatz eta, aldi berean, artistikoen bidez.
Liburua euskeraz argitaratu zan 2024an eta Durangoko Azokan aurkeztu zan.
Geroago, 2026an, gaztelaniazko edizinoa kaleratu da, Medikuntza eta Erizaintzako ikasle eta irakasleen beharrizanei erantzuteko asmoz, baita lanean diharduen mediku internista, familia-mediku eta gastroenterologoentzat be.
Medikuntzaren oinarrietan sakontzeko aukera parebakoa eskaintzen dau, eta ezagutza horreek eguneroko jardun asistentzialagaz lotzeko bidea emoten dau.


Liburuaren aurkezpen-estiloak harrera bikaina izan dau irakaskuntzaren arloan. Bereziki nabarmendu dira idazkeraren eta eskuz egindako irudien originaltasun didaktikoa.
Irakurketa atseginagoa egiteko asmoz, gai batzuk hegazti jakin batzuekin lotu dira, ikaskuntzan oso erabilia dan baliabide bat erabiliz: memoria asoziatiboa.
Liburua esteka hauetan eros daiteke, Euskeraz zein erderaz:
- Fisikoki: HAIZE Liburudenda Mungian (Bizkaia) >>
- Online: EHU: Aparato Digestivo / Digestio aparatua (Euskera / Erderaz) >>
Janire Prieto Elordui. Mungian (Bizkaia) jaioa 1989an. Medikuntzan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) (2008-2013), eta Digestio Aparatuko espezialistea Bilboko Basurtuko Ospitalean (2014-2018). Gaur egun Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalean egiten dau behar, Digestio Orokorra, Hepatologia eta Endoskopia arloetan. 2020tik hona, UPV/EHUko Medikuntza Saileko irakasle alkartua da.
José Ramón Elorriaga Zubiagirre. Algortan (Bizkaia) jaioa 1949an. Medikua. Artista plastikoa eta mendizalea. Getxoko Antzezaleak artista-taldearen sortzaileetako bat, eta talde horretako presidente izan zan hamar urtez. Valladolideko Medikuntza Fakultateko Anatomia Katedrako ilustratzaile ofiziala. Medikuntzako hainbat liburutako ilustratzailea. Eskultorea, margolaria eta ilustratzailea erakusketa askotan. Eduki medikoko lan tekniko eta historikoen egilea.

Egilea Elorriaga Zubiagirre








