rioja alavesa Elciego Eltziego Zieko jose ramon elorriaga zubiagirre aldekoa acuarela

5 martxoa, 2026

Eltziego. Su txikia piztuta mahastien artean

Arimaren Ibiltariaren (irudimienezko pertonaia) gabonetako mezua Arabako Errioxako umeentzat, hazteko leku emankor batean.

Halakoetan askotan galdetzen diot neure buruari ea zoratuta nagoen.

Arabar Errioxako lurretan nago; urtea amaitzen ari da eta pentsa liteke, horregaz batera, bizitza bera be amaitzen dala. Giroa geldi eta hotz dago, izoztea bizirik irauteko modu bakarra balitz bezala.

Herrian, goizeko lehen orduetan, jendea etxetik etxera dabil, etxetik dendara eta handik bankuko kutxazainera.

Giroa geldi eta hotz dago… udaberriko promesaz beteta.

Orain tximinia gitxik igoten dabe etxeetako kea hodei grisakaz berbetan egitera. Bakarrik etxe apal batzuetakoak, non aldi baterako etorkin langileak bizi diren.

Negua da Toloño mendilerroak babestutako lur hauetan. Niretzat inspirazio bereziko garaia da. Aireak ebaki egiten dau, eta lurraldea basati eta bakarti bihurtzen da. Haize epelak eta lurraren kolore marroiak zeru urdinagaz egiten dabe berba, hura be epela, turkesa koloreko marrazki fin batzuek zeharkatua.

Zarataz, laneko mugimenduez, gaita doinuez, kantez eta lorategi oparo honen kolorez… ez dago ezer.

Soroa geldi eta solemne dago, bere barruan indarra pilatzen, berriro bere altxorrak sortzeko energia berriz erditzeko.

Garai honetan, goiz jaikitzea balentria txiki bat da, kanpandorreko uso jakintsuek bakarrik ulertuko luketena.

Konturatzen naiz gaur ia ezinezkoa izango dala akuarela apunte bat naturan bertan egitea. Izoztuta geratuko nintzateke. Horren ordez, etxean berriro bizitzeko moduko inpresioak jasotzen ditut.

Herria zeharkatzen dut bastoiaren hotsak lagunduta. Furgoneta lokaztu batetik, inausketako beharginen begi sakonek harrituta begiratzen naute. Haiek bakarrik ibiliko dira orain soroetan eta mahats-ondoei berba egingo deutsie. Jabe batzuk be ibiliko dira, baina gero eta gitxiago.

Mahastiak bustita dagoz, eta bazkariak berotzeko oraintsu moztutako mahatsondo-adarrak erabiliko dabez. Hegazti migratzaile bakanen batek haizearen kontra egiten dau borroka; estornino taldeak txikiagoak eta isilagoak dira, mahats jateaz nekatuta baleude bezala.

Bidean eper bat altxatzen dut, eta besarkada bat bidaltzen deutsat, naturaren zapaltzaile betierekoetatik libratu dadin desiatuz; izan ere, ehiza egunetan, ulertu barik, gorputza eta arima nekatuko dabe haiek hiltzeko.

Oraindik laino artean eta ehizaren arau zaharrek debekatzen daben orduetan be, Ebro ibaiaren ertzetatik alde egin behar izan dut, “baieta zorrotzean” ehizan ari ziralako.

Nork esango luke orain begien aurrean dudan paisaia izoztu, marroi eta bakarti honetatik berriro sortuko dala lorategi paregabe baten bizitza?

Nire bastoiak eta biok badakigu zer agintzen daben isiltasunak, hotzak eta argi urriak. Horregatik goaz arin eta pozik, lasaitasunaz gozatuz; izan ere, eszenatoki honetan naturak berriro interpretatuko dau bere obra handia eta aberatsa.

Bastoiaren puntaz putzuetako izotza apurtzen dut, eta noizean behin izoztutako mahaspas sorta txiki batez gozatzen dut, ia inoiz lortu ezin dan jaki goxoa. Mendilerroak elurra gordetzen dau babestutako lekuetan, eta irudikatzen ditut bere tontor izoztuak; udan han atseden hartzen dut lur miragarri honen ikuspegia begiratuz.

Mahastiak zeharkatzen ditut; bertan untxien, basurdeen eta azkonarren arrasto izoztuak ikusten ditut, eta pentsatzen dut agian inguruko gordelekuren batetik begira egongo direla, beldurtuta, zapaltzen dudan lur izoztuaren kraskatzea entzunez.

Dirudienez janaria eskasa da saientzat, gutxitan ikusten baitira Ebro ibaiaren gainean hegan.

Traktore bat gurutzatzen zait, mahats-ondoko adar sortak kargatuta; gidariak agurtu egiten nau, ondo bilduta eta hotzak uzkurtuta.

Betiko leku berean, sagarrondo beraren azpian, sagar txiki hori eta zimur bat geratzen da bizirik; zapore fresko eta goxoa gordetzen dau. Benetako gozamena.

Hostoak pilatuta eta zanpatuta dagoz bazterretan eta bihurguneetan. Hosto gutxi geratzen dira libre, txoritxoak balira bezala mahastiz mahasti hegan egiteko.

Duela gutxi hiru metro bider bost metroko harrizko etxola txiki bat erabiltzeko aukera eman didate, mahastien artean kokatua; orain bertara heltzen naiz ibilaldiaren erdian. Sua dauka eta pinu baten itzalean banku txiki bat. Ez dago besterik.

Aurrez aurre zuhaitz batzuk eta begiak galdu arte zabaltzen diren mahastiak. Hemen unibertsoaren erdian nagoela sentitzen dut. Sua pizten dut eta begiekin paseo egiten dut. Egurraren txinparta hotsa entzuten dut, eta aterpearen inguruan dabilen keak liluratzen nau.

Haizeak txistu egiten dau eta dena geldi dago. Ezerk ez dau mehatxatzen; denak promesa dakar eta lasaitasuna. Gabonak diranez, umeengan jartzen dut pentsamendua, eta gauza xume, alai eta polit batzuk kontatzea bururatzen zait; agian egunen batean, hemen bertan Arabako Errioxan edo urrun, lagungarri izango jakez bizitzak ez ditzan liluratu huskeriak eta amets traidoreak, eta bizitza alaitasunez, ontasunez eta ilusioz bizi dezaten. Nire koaderno txikian oharrak hartzen ditut.

Bihotzak maitatzeko gai diran gauza guztien artean, euren lur eder eta emankorra be maita dezatela; izan ere, beti izan da eta izango da hazteko leku oparoa.

Con estos pensamientos guardo el cuadernito y me arrimo más al fuego. Luego dejo mi refugio de piedra y barro con aromas de fogata y ensoñaciones, regresando al hogar por un camino distinto, haciendo preguntas al cielo que, ahora, yo mismo me atrevo a contestar.

Quiere el sol asomar por entre nubarrones, pero parece que estos le convencen de que lo que en esta época requiere Rioja Alavesa es la tibieza del aire helador y mucha humedad para empapar profundamente la tierra.

Promete regresar con todo su esplendor en primavera.

*Jose Ramon Elorriaga Zubiagirre.

Egilea Elorriaga Zubiagirre

Ezagutu artista

Bizitzan zehar "bizi-bultzadak" eraman nau adierazpen plastikoaren. bidetik. Hark energia oparo bat jartzen dizu eskura, arimaren espazio intimoenak birdefinitzeko. Medikua lanbidez, mendiaren, arte plastikoen eta idazkeraren sutsua. Etxean, estimuluen bidez, marrazketarako eta pinturarako bokazioa piztu zen. Ezagutu pixka bat gehiago nire istorioa, nire inspirazio iturriak eta nire sormen-bidearen jatorriari buruz.

elorriagazubiagirre.com

InstagramFacebookLinkedinYoutubeXPinterest
Jose Elorriaga
jose ramon elorriaga zubiagirre
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.