29 martxoa, 2026
Kontzertu kartela, 1976. urtea: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Gorka Knörr
1976 urtean Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Benito Lertxundi eta Gorka Knörr-ek ,Algortako Gran Zineman (Getxo-Bizkaia) Kontzertua jo zuten Maiatzaren 23an arratsaldeko 20:30tan. Itxas-Gane/Patronato Alday-k antolatu zuen, nik bertako kidea nintzalarik. Kontzertu hartarako kartela diseinatu neban.
Kartelaren kopia bat gordeten da Madrileko Liburutegi nazionalean.
Gorka Knörr, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Xabier Lete-ren argazki koloreztatua:

Jatorrizko argazkia:

Gorka Knörr-ek kartela berreskuratu eban Madrileko liburutegi nazionaletik, eta bere egileaz interesau zan:

Beragaz kontaktuan jarri ahal izan neban, garai hareek gogoratu genduzan, eta gordeta neukazan zirriborroakaz batera kartel haren diseinuaren atzean egoan istorioa bialdu neutsan:
Nire erara, eskaintzen eben musikea irudikatu gura izan neban enbor bakar baten besoen antolaketearen bidez.
Hor dago irudia: beso horreek, bakotxa bere izenagaz kantari moduan.
Kantari bakotxari ezaugarri bat esleitu neutsan:
Lourdes Iriondo: Melankolia
Xabier Lete: Genioa
Benito Lertxundi: Sentimentua
Gorka Knörr: Berpizkundea
Hauxe da, beraz, hausnarketa, prozesua eta emaitza.

Egilea Elorriaga Zubiagirre








