El Villar Bilar rioja alavesa Elciego Eltziego Zieko jose ramon elorriaga zubiagirre aldekoa acuarela

4 martxoa, 2026

Bilar. Gizakiaren aztarna historiaurretik

Arimaren Ibiltaria-k (irudimenezko pertsonaia) bere margolanetan Bilar-en (Araba) mahats-bilketako egun bat irudikatzen dau, historiaurrea eta bizitza eskutik esnatzen diren habitat baten edertasuna azpimarratuz.

Arimaren Ibiltaria bezalako artista batekin bazoaz, ezer ez da ihes egingo zure zentzumenetatik. Mahatsondoen artean sortu berri den kolorea agertuko jatzazu. Eskualdean kilkerraren kanta ia entzun ezina adi entzungo dozu. Arabar Errioxako azkenengo bi enaren hegaldia sentituko dozu, eta gaua heltzen denean zure bularrean egingo dabe habia. Ai, goizeko usaina zure masailaren gainean pausatuko da.

Historiaurre osoa, bere mila hasperenak, antzinako sinfonia baten altxorra eta bere harri lotiak, isiltasuna kulunkatuko dabe zure arimaren belarriaren aurrean.

«Ibiltariaren pertzepzioari esker, pauso bakoitzean hunkitu egiten da bat Arabar Errioxan ibiltzen bada. Ankek Bilar herrira eroaten naute, herri-bitxia eta lur honen gloria. Garai batean harresiz inguratuta egon zen, eta orain mundu osoari egiten deutso gonbita bisitatzera.

San Roke Kooperatibea bisitatu dogu, Bilar-eko mahastia baloratuz. Herriko baskulara heltzen diren milioika kilo mahatsaz berba egin dogu. Ahalegin bakoitza pisatu dogu.

Bilar da, historia handia eta… jendearen eta lurraren aberastasuna. Mendilerroaren horma handiaren azpian lur-eremua zeharkatzea Historiaurretik datorren gizakiaren aztarna sakon sentitzea da. Eszenatokia ia berdina da lehenengo arbaso primitiboenek ezagutu ebenagaz.

Peña del Castilloko tontorretik Peñaltaraino, horma handi batek babes eman nahi deutso betidanik emankorra izan den lur bati. Arte basoak, erreka ugariak, arroilak eta zereal-soroak paisaia menderatzen daben mahasti emankorrakaz batera doaz.

Herria eta bere lurrak zeharkatzea historia oso aberats baten xarma deskubritzea da, lekuko apartak gordetzen dituen historia baten xarma. Euskal Herrian leku gutxi dagoz Bilar-ek daukazan bezain garrantzitsuak diren aztarna historikoakaz.

Zenbat gorabehera konta leikez gure arbasoen bizitzaz Hueserako Gainako trikuharriek, Sorginaren Txabolak, El Encinalek eta Husosen aterpeak!

Bilar-ek balio historiko eta artistiko handiak gordetzen dauz; horri esker, proiektu bat definitu daiteke, helburu nagusitzat daukana Historiaurretik Arabako Errioxako lehenengo biztanleetatik gaur egungo garaietaraino gizakiaren aztarna balioan jartzea.

«… Traktoreen desfileak zaila egiten dau bideetatik ibiltzea. Poza eta mahats-bilketako egunetako urduritasuna nahasten dira. Hemen eta orain erregina mahastia da, baina beste “fruitu” asko be badagoz haren inguruan.»

Testua eta Pintura: Jose Ramon Elorriaga Zubiagirre

Hitzaurrea: https://blogriojaalavesa.eus

Egilea Elorriaga Zubiagirre

Ezagutu artista

Bizitzan zehar "bizi-bultzadak" eraman nau adierazpen plastikoaren. bidetik. Hark energia oparo bat jartzen dizu eskura, arimaren espazio intimoenak birdefinitzeko. Medikua lanbidez, mendiaren, arte plastikoen eta idazkeraren sutsua. Etxean, estimuluen bidez, marrazketarako eta pinturarako bokazioa piztu zen. Ezagutu pixka bat gehiago nire istorioa, nire inspirazio iturriak eta nire sormen-bidearen jatorriari buruz.

elorriagazubiagirre.com

InstagramFacebookLinkedinYoutubeXPinterest
Jose Elorriaga
jose ramon elorriaga zubiagirre
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.