Jon Andoni Uriarte Garai - Fruiz - Fruiztarrak berbetan

26 martxoa, 2026

“Fruiztarrak berbetan”: Jon Uriarte Garai

“Fruiztarrak Berbetan” proiektuaren bidez, Fruizko hizkuntzalari Jon Andoni Uriarte Garaik Fruizko (Bizkaia) euskeraren ezaugarriak batu eta aztertu dauz modu aberasgarrian.

Idatziz eta grabazinoz jasotako euskeraren ondarea da, balio handiko altxor kultural eta linguistikoa gordeten dauena. Jon Uriartek alkarrizketak egin ebazan Fruizen, eta bizimoduari, ohiturei eta antxinako sinesmenei buruzko hainbat alderdi interesgarri jaso ebazan.

Bere tesia Deustuko Unibertsitatean aurkeztu eban (1995ean), eta 2003. urtean bere lana jasoten dauen 255 orrialdeko liburua argitaratu zan (ISBN: 84-606-3567-8).

LIBURUA DESKARGATU
(Iturria: www.Fruiz.eus)

Jon Uriartek “Fruiztarrak berbetan” lanerako egindako alkarrizketetatik, guztira 27 lekukoren 60 audio-pasarte online kontsulta daitezke:

AUDIOAK ENTZUN:
“AHOTSAK.EUS”

“Fruiztarrak Berbetan” lanaren helburua Fruizko euskararen azterketa linguistikoa egitea izan da. Lan honek ondoko atalak ditu:

1. ATARIKOAK
Lehen kapituluan, ikerketa lan honen ezaugarri orokorrak eta erabilitako metodologia azaltzen dira.

2. FONETIKA: BOKALISMOA.
Bigarren kapituluan fonetika aztertzen da, eta zehazki bokalismoa. Azken helburua Fruizko triangelu bokalikoa lortzea da, eta bide batez, beste hizkera batzuetako triangeluekin konparatzea. Oroz gain, ikerketa akustikoa da.

3. FONOLOGIA: SEGMENTALAK, SUPRASEGMENTALAK (AZENTUA, INTONAZIOA).
Hirugarren kapitulua fonologiari eskainia dago. Lehenengo atalean, sistema fonetiko-fonemikoa deskribatzen da, eta honekin batera erregela fonologikoei dagozkien beste zenbait ezaugarri: ezarpen eremua, ordena eta abar. Kapitulu honen bigarren atalean, azentua eta intonazioa aztertzen dira. Bi azterketa hauek, ikerketa akustikoa dute abiapuntu.

4. MORFOLOGIA: DEKLINABIDEA, ADITZA.
Laugarren kapituluan morfologia aztertzen da; deklinabidea eta aditza, hain zuzen ere. Lehenbizi paradigmak ematen dira, eta ondoren Fruizko hizkerari dagozkion ezaugarri bereziak aztertzen dira.

5. SINTAXIA.
Bosgarren kapitulua sintaxiari lotua dago; bertan, koordinazioa eta menderakuntza aztertzen dira bereziki.

6. ERANSKINA.
Seigarren kapitulua eranskina da. Bertan, testu libreen transkripzio batzuk daude; tesi hau egiteko erabili izan den corpusaren lagin txiki bat besterik ez da.

7. BIBLIOGRAFIA.
Azkenik, ikerketa lan hau egin ahal izateko erabilitako bibliografia gehitu da.

Egilea Elorriaga Zubiagirre

Ezagutu artista

Bizitzan zehar "bizi-bultzadak" eraman nau adierazpen plastikoaren. bidetik. Hark energia oparo bat jartzen dizu eskura, arimaren espazio intimoenak birdefinitzeko. Medikua lanbidez, mendiaren, arte plastikoen eta idazkeraren sutsua. Etxean, estimuluen bidez, marrazketarako eta pinturarako bokazioa piztu zen. Ezagutu pixka bat gehiago nire istorioa, nire inspirazio iturriak eta nire sormen-bidearen jatorriari buruz.

elorriagazubiagirre.com

InstagramFacebookLinkedinYoutubeXPinterest
Jose Elorriaga
jose ramon elorriaga zubiagirre
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.