30 martxoa, 2026
“Kultur Astea” kartela, Algorta. 1974. urtea
Orain dala gitxi, bildumagintzako webgune baten (Todocoleccion.net) salgai topau dodaz 1974. urtean Algortan (Getxo – Bizkaia) antolatu genduan “KULTUR ASTEA”rako neuk diseinau neban kartelaren ale batzuk.
Ekitaldiaren data urriaren 25etik azaroaren 5era bitartekoa izan zan, eta antolakuntza “Patronato Aldai Itsas Gane”ren kontura egin zan, ni bertako bazkide nintzalarik. Ekitaldian Banco de Vizcayak be lagundu eban.
Kartela eskuz diseinau neban, Euskal Herriko zazpi probintziak irudikatzen ebezan zazpi figuraz osotuta. Horietariko bat zuhaitz bihurtzen da, hazten dana eta euskal kulturaren fruitua emoten dauena. Sartutako kolore bakarra gorria izan zan, bihotza eta urte askotan sufritu dauen kultura bat bultzatzeko indarra sinbolizatzen ebana.
Jarraian, kartela:



Egilea Elorriaga Zubiagirre







