Fruiz asturizaga torrezarra aldai berranko fortun fruiz

27 martxoa, 2026

Dorre bat Fruizen: Asturizaga ta Berranko artean

Bere Fruniztarrak len ta orain liburuan, Martin Olazar Uribe parrokoak Fruizen egon zan dorre eraikin baten kokapenari buruz idazten dau. Antza danez, dorre hori VIII. mendean eregi zan, Fortun Fruizek asturiarren kontra lortutako garaipenaren ondorioz eraiki zuen etxearen ondoan.

Honela dino:

“Zortzigarren mendean agertzen da Fortunio Fruniz, herriaren sortzailea: Borroka bat irabazi eban *Bakion asturiarren kontra, eta Asturizaga izeneko etxea eregi eban, gaur egun Astrotza deitzen dana; eta gero, etxe honetatik eta Berrankoko harrobitik gertu, dorre bat eregi eban. Esaten dabeharen aztarnak badagozala. Dorrea Aldai etxeagaz batu zan, eta hortik etorri ei zan Torrealday abizena, Jose Maria Onaindia menesiar erlijiosoak esan eustanez; gai honetan lizentziaduna zan eta asko jakin eban kontu honeetaz.”

  • Beste iturri baten arabera, Tradiciones Vascongadas 1902, borroka “apur bat barrurago gertatu zan, gaur egun Fruiz esaten dan lekuan, Fortun Fruiz buru eben bizkaitarrek asturiarren artean. Garaipen hori gogoratzeko, bere oinetxea Busturiatik garaipenaren lekura aldatu eban, eta “Asturiazaga” izena jarri eutsan; horrek asturiarren lekua edo multzoa esan gura dau. Herriak, bestalde, garailearen izena (Fruiz) emon eutsan asturiarrak garaitu ziran eskualdeari.

LIBURUA DESKARGATU
FRUNIZTARRAK LEN TA ORAIN
(Iturria: euskerazaleak.biz)

Jarraian, Martin Olazar Uribek aipatzen dauzan hiru kokapenei erreferentzia egiten deutseen dokumentuak:

Fruizko mapa topografiko zahar baten agertzen dira Torrrezar, Berrankoko harrobiak eta Aldai
(Iturria: Fruiz.eus)

Bizkaiko Foru Aldundiaren mapa topografikoan Torrezarra, Asturiatzaga eta Aldai agertzen dira
(Iturria: Geobizkaia)

Bizkaiko Foru Aldundiaren katastroan Torrezarra eta Barranko agertzen dira
(Iturria: Katastro)

Izan litekeen dorrearen kokapena, landa-bisitan egindako azterketaren eta aztarnen egiaztapenaren arabera:

Egilea Elorriaga Zubiagirre

Ezagutu artista

Bizitzan zehar "bizi-bultzadak" eraman nau adierazpen plastikoaren. bidetik. Hark energia oparo bat jartzen dizu eskura, arimaren espazio intimoenak birdefinitzeko. Medikua lanbidez, mendiaren, arte plastikoen eta idazkeraren sutsua. Etxean, estimuluen bidez, marrazketarako eta pinturarako bokazioa piztu zen. Ezagutu pixka bat gehiago nire istorioa, nire inspirazio iturriak eta nire sormen-bidearen jatorriari buruz.

elorriagazubiagirre.com

InstagramFacebookLinkedinYoutubeXPinterest
Jose Elorriaga
jose ramon elorriaga zubiagirre
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.