27 martxoa, 2026
Dorre bat Fruizen: Asturizaga ta Berranko artean

Bere “Fruniztarrak len ta orain“ liburuan, Martin Olazar Uribe parrokoak Fruizen egon zan dorre eraikin baten kokapenari buruz idazten dau. Antza danez, dorre hori VIII. mendean eregi zan, Fortun Fruizek asturiarren kontra lortutako garaipenaren ondorioz eraiki zuen etxearen ondoan.
Honela dino:
“Zortzigarren mendean agertzen da Fortunio Fruniz, herriaren sortzailea: Borroka bat irabazi eban *Bakion asturiarren kontra, eta Asturizaga izeneko etxea eregi eban, gaur egun Astrotza deitzen dana; eta gero, etxe honetatik eta Berrankoko harrobitik gertu, dorre bat eregi eban. Esaten dabeharen aztarnak badagozala. Dorrea Aldai etxeagaz batu zan, eta hortik etorri ei zan Torrealday abizena, Jose Maria Onaindia menesiar erlijiosoak esan eustanez; gai honetan lizentziaduna zan eta asko jakin eban kontu honeetaz.”
- Beste iturri baten arabera, “Tradiciones Vascongadas 1902“, borroka “apur bat barrurago gertatu zan, gaur egun Fruiz esaten dan lekuan, Fortun Fruiz buru eben bizkaitarrek asturiarren artean. Garaipen hori gogoratzeko, bere oinetxea Busturiatik garaipenaren lekura aldatu eban, eta “Asturiazaga” izena jarri eutsan; horrek asturiarren lekua edo multzoa esan gura dau. Herriak, bestalde, garailearen izena (Fruiz) emon eutsan asturiarrak garaitu ziran eskualdeari.
LIBURUA DESKARGATU
FRUNIZTARRAK LEN TA ORAIN
(Iturria: euskerazaleak.biz)
Jarraian, Martin Olazar Uribek aipatzen dauzan hiru kokapenei erreferentzia egiten deutseen dokumentuak:
Fruizko mapa topografiko zahar baten agertzen dira Torrrezar, Berrankoko harrobiak eta Aldai
(Iturria: Fruiz.eus)

Bizkaiko Foru Aldundiaren mapa topografikoan Torrezarra, Asturiatzaga eta Aldai agertzen dira
(Iturria: Geobizkaia)

Bizkaiko Foru Aldundiaren katastroan Torrezarra eta Barranko agertzen dira
(Iturria: Katastro)

Izan litekeen dorrearen kokapena, landa-bisitan egindako azterketaren eta aztarnen egiaztapenaren arabera:

Egilea Elorriaga Zubiagirre








